125. KARRIKA
Youenn Gwernig

125vet Straea
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Zer edo zer daukak hor, txo, heuk egin dezakean zer edo zer

zer edo zer haizeari putz egiten hor, txo

berantetsitako udaberrikoa

ez nauk bluesak kantatzen ari, txo

eta gorde heure aleluiak

beldarrak hor zabiltzak harat-honat

karrika hotz eta elkorretan

baina udaberria hementxe daukak, txo

hementxe udaberria

loratzen lehertzen bulkatzen

eta hik ez janen sekula

hik ez janen sekula

ene belarra.

 

125. KARRIKA
Youenn Gwernig

125vet Straea
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016