UPTOWN-DOWNTOWN
Youenn Gwernig

Uptown-Downtown
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Uptown-Downtown ez dugu inoiz igo behar

East Side West Side denak doaz ibaian barrena

eta hezetasuna larruazaleko izerdian

eta hanpatutako oinek

zure karriken lauburu hautsietan zehar ibiliko naute.

 

Edateko uraren eta ur zikinen hodiak kautxozko hodiak

errepideak zubiak estolda nagusien bideak

odol zaborra eta gizakiak garraio

gizakiak, noski, eta hodiak berriro

arratoirik ez inon —usoak— arratoiek ihes egin dute

min ematen didate usoek lepoan

mundua puztua dago txermen-aguakate bat iduri

arrapaladan ari dira autoak ene odolean

uluka airea edo beharbada zauri hori

beso beltz baten azalean...

 

UPTOWN-DOWNTOWN
Youenn Gwernig

Uptown-Downtown
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016