HITZAK, IV
Alaide Foppa

Aunque es de noche, 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Itxaronaldia luzea izan zen:

gauak eta gauak

zeru ilunetik

jauzitako

izar distira bat ere

begiztatu gabe,

egunak eta egunak

lur gogor itxi honen

gainean.

Eta gauez dirdairen bat

pizten bazen

hura ezin lotu ahal izateko

beldurra.

Baina azkenean aurkitu zaitut,

nire baitako hitza,

itzalean loratua,

luzez aurreikusia

eta gaur heriotzari ebatsia.

 

HITZAK, IV
Alaide Foppa

Aunque es de noche, 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014