HIRU ARROSAK
Alaide Foppa

Poesías, 1945
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Kristalezko kopa batean

hiru arrosa ipini zituen inork.

Ahantzitako

hildako gauzen isiltasunak

saloi desertua betetzen du

udazkeneko arratsean.

Itzalak iristen ari dira

apurka-apurka,

gainbehera den egunaren

azken islak

ispiluetan hiltzen direnean.

Hiru arrosetan

ostendua dago,

isilpean eta taupaka,

bizitza.

 

HIRU ARROSAK
Alaide Foppa

Poesías, 1945
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014