BERRIZ ERE, GAZTAROA
Alaide Foppa

Aunque es de noche, 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Hainbeste heriotzaren ostean,

barrutik deitzen duen

ahots temati batek

luzaro itxita izan diren

nire ezpainak ireki nahi ditu,

eta aurpegi tristearen

zurbil alditxartuan,

nire ahoa berriro ere

gaztaroaren zauria da,

eta nire gorputzak,

ahanzturaren laku geldoan

galdutako irla,

bere ametsa apurtuko duten

olatuak aurreikusten ditu.

 

BERRIZ ERE, GAZTAROA
Alaide Foppa

Aunque es de noche, 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014