HAIN EZTIRO
Alaide Foppa

Poesías, 1945
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Hain eztiro sartu zinenez

nire bizitzan,

utzi zenidan

zauri sekretuari esker soilik

jakin nuen zure presentzia.

Nire bihotzean bizi izan zinen

habia batean bezala,

bigunkiro;

eta, joan zinelarik, hutsik

ikusi nuen nire bihotza.

Gure topaketa gozoa

ametsa baino ez zen izan,

iheskari;

baina guztia hain samurra zenez

ez zuen ametsa ematen.

 

Egun batez,

ia zoriontsu izan ginen;

eta nik ez nuen jakin.

 

HAIN EZTIRO
Alaide Foppa

Poesías, 1945
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014