ITZAL BATI
Alaide Foppa

Aunque es de noche, 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Hodei iragankorraren

itzalak

harrapatzen nau

eta jada ez nau ukitzen

zure itzalak.

Ez dakit nor zaren

ezta zinez izan zinen ere,

soilik dakit egun batez

elkarrekin egin genuela bidea,

edo behintzat hala zela

uste genuen:

garai haien gomutaz

neba nahi zintuzket deitu,

baina distantzia da

bizi garen airea.

Bilatzen zaitut

adio esateko,

eta nire eskuak ez du

nire ondoan dagoen itzala

aurkitzen.

 

ITZAL BATI
Alaide Foppa

Aunque es de noche, 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014