LUTHER KING-I IKASI
Pete Seeger

Take It From Dr. King, 2002
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Alabaman, duela berrogeitamar urte,

hura bizitutako gutxi gaude hemen;

King-ek abiatu zuen autobusei boikota,

tiro bako egunari bidea egin zion-ta.

 

         Ez esan ezin dela,

         guda hasi berri da;

         Luther King-i ikasi,

         kanta zenezake,

         arma erortzen utzi.

 

Hamahiru urte haiek, zirraragarriak.

Gazte heroiak eta malkoak, irriak,

ikasleak jangelan, kalean dantzari,

Rosak hasieran zion jarlekuari eutsi.

 

         Ez esan ezin dela,

         guda hasi berri da;

         Luther King-i ikasi,

         kanta zenezake,

         arma erortzen utzi.

 

Kantuz eta eresiz, joan-etorrian;

milioika hazi erein ziren oharkabean.

Ibilaldian kantuz, kantari kartzelan.

Kantuen adoreaz porrotik ez zen han.

 

         Ez esan ezin dela,

         guda hasi berri da;

         Luther King-i ikasi,

         kanta zenezake,

         arma erortzen utzi.

 

Aspaldiko Alabama hartaz mintzo gara,

I-11k sortu digu geroaz ikara.

Luther King-en bidetik munduak badaki:

biziraun dezakegu, eta kantuz ari:

 

         Ez esan ezin dela,

         guda hasi berri da;

         Luther King-i ikasi,

         kanta zenezake,

         arma erortzen utzi.

 

LUTHER KING-I IKASI
Pete Seeger

Take It From Dr. King, 2002
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014