LEPORAINO BIG MUDDYN
Pete Seeger

Waist Deep in the Big Muddy, 1967
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Mila bederatzirehun eta berrogeian gertatu zen.

Pelotoi bikain batean nengoen.

Maniobrak egiten ari ginen Luuuizianan

gauez, ilargiaren argitan.

Ibitik pasatzeko agindu zigun kapitainak,

hortxe hasi zen kalapita.

 

Belauneraino geunden Big Muddyn,

baina aurrera jotzeko esan zigun ergel alaenak.

 

Sarjentuak orduan: «Jauna, seguru zaude

hau dela basera itzultzeko modurik onena?»

«Sarjentua, aurrera! Ni ibai hau pasea naiz

ibi honetatik milia batera.

Busti egingo gara noski, baina eutsi gogor horri.

Laster lehorrean gara».

 

Gerriraino geunden Big Muddyn,

baina aurrera jotzeko esan zigun ergel alaenak.

 

Sarjentuak ostera: «Jauna, ekipamendu honekin

Inork ezingo du igeri egin».

«Sarjentua, ez zaitezela ito katilu batean!»,

Kapitainaren erantzuna.

Hemen behar dena adore apur bat baino ez da.

Tropa, zatozte nire atzetik, norabide onean eramango zaituztet».

 

Leporaino geunden Big Muddyn,

baina aurrera jotzeko esan zigun ergel alaenak.

 

Bat-batean, ilargia ilundu egin zen,

gargara arteko oihu bat entzun genuen.

Segundo batzuen buruan, kapitainaren kaskoa

besterik ez zen ageri ur-azalean.

Sarjentuak orduan: «Atzera mutilak!

Neu naiz buru hemendik aurrera».

Eta irteteko agindu zigun

kapitaina irentsi eta ehortzia zuen Big Muddytik.

 

Arropa erantzi eta murgil egin genuen gorpuaren bila,

hareatza ustel batean trabatua zen.

Ez zuen jakingo ura sakonagoa zela

bera egona zen leku hartan baino.

Big Muddyri ihes egiteko aukera izan genuen

ergel hark aurrera jotzeko esaten zigunean.

 

Horra ba, ez dizuet ikasgaia azalduko,

zuentzat utziko dut lan hori

Oraindik martxan zoazte agian, solasean.

Hobe zenukete kasu eman zuen osasunari.

Baina egunkariak irakurtzen ditudan aldiro

piztu egiten zait sentimendu zahar hau:

 

Leporaino gaude Big Muddyn,

baina aurrera jotzeko esaten digu ergel alaenak.

Leporaino gaude Big Muddyn,

baina aurrera jotzeko esaten digu ergel alaenak.

Leporaino gaude Big Muddyn,

baina aurrera jotzeko esaten digu ergel alaenak.

 

Leporaino! Leporaino! Laster kopetatik gora

egongo da handiena ere.

Leporaino gaude Big Muddyn

eta ergel alaenak aurrera jotzeko esaten digu!

 

LEPORAINO BIG MUDDYN
Pete Seeger

Waist Deep in the Big Muddy, 1967
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014