ERREGEA BILUZIK DA GAUR, BAI!
Pete Seeger

The Emperor is Naked Today-O!, 1970
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Ekialdeko

eguzkia gora zihoan lez,

mundu maitea

burua hiltzen saiatzen zen.

Diogu: zutik!

Eta gora kantatu: aupa, bai!

Zure umeak oihuzta dezan:

erregea biluzik da gaur, bai!

 

Lau haize gogor.

Lau mila hizkuntza, hitz bat: bizi.

Lau mila milioi

arima borrokaz iraunarazi.

Diogu: zutik!

Eta gora kantatu: aupa, bai!

Zergatik ez geuk egin deiadar:

erregea biluzik da gaur, bai!

 

Pertsonek porrot;

botereak porrot, paper urrez.

Shalom – Salam,

horrela esklaboak ziren saltzen.

Diogu: zutik!

Eta gora kantatu: aupa, bai!

Saia gaitezen oihu egiten:

erregea biluzik da gaur, bai!

 

ERREGEA BILUZIK DA GAUR, BAI!
Pete Seeger

The Emperor is Naked Today-O!, 1970
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014