BAKE LOREAK
Pete Seeger

Flowers of Peace, 1964
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Ari da uda hurbiltzen, badatoz hostoak ezti,

hala ere bake loreak helduko diren ez dakit.

 

         Loratuko ote inoiz loretan?

         Loratuko ote udaberriz?

         O, bake loreok,

         munduari ordua heldu zaionean

         nahi izango ote duzue loratu?

 

Jaso diot maiteari txoko bat ibai gardenaz,

bere bihotzak desio duena ezin nik eman.

 

         Loratuko ote inoiz loretan?

 

Probidentzia, egizu irri soraio, belauniko ni.

Zure inperioen bizia ez da erlauntza besterik.

 

         Loratuko ote inoiz loretan?

 

Loreok inoiz badatoz, auzoa itzartzera jaiki,

lehen hazi hartatik goiti lan egin dugu artoski.

 

         Loratuko ote inoiz loretan?

 

Loreok inoiz badatoz, lurra ezazue golda,

otoitzez harago behar da lan-izerdia galda.

 

         Loratuko ote inoiz loretan?

         Loratuko ote udaberriz?

         O, bake loreok,

         munduari ordua heldu zaionean

         nahi izango ote duzue loratu?

 

BAKE LOREAK
Pete Seeger

Flowers of Peace, 1964
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014