ZINTA BAT ORTZADAR
Pete Seeger

Oh, Had I A Golden Thread, 1958
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Haria urrezko eta

jostorratza mehar

zinta magiko bat nuke

egingo ortzadar,

egingo ortzadar.

 

Ehunduko nuke erditzen

den andre harroa

eta lurbira osoko

umeen xaloa,

umeen xaloa.

 

Josi beti aintzina doan

gizonaren kezka

desertuan izoztuta

ipar haize kontra,

ipar haize kontra.

 

Itsaso uren gainetik

hiri arrotzetan

zinta ailega liteke

herri orotara,

herri orotara.

 

Neba-arrebei ortzadar

xingola opatu

mundu latz hau hariltzeko

esku-bihotz-buruz,

esku-bihotz-buruz.

 

Itsaso uren gainetik

jende guztiari

nire zinta egingo zaio

guztiz ulergarri,

guztiz ulergarri.

 

Haria urrezko eta

jostorratza mehar

zinta magiko bat nuke

egingo ortzadar,

egingo ortzadar.

 

ZINTA BAT ORTZADAR
Pete Seeger

Oh, Had I A Golden Thread, 1958
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014