MUTILAK ETXERA
Pete Seeger

Bring Them Home, 1966
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Maite baduzu Osaba Sam,

mutilak etxera.

Babes itzazu, utzi Vietnam,

mutilak etxera.

 

Jenerala da tristatuko,

mutilak etxera.

Hark bataila baitu gustuko,

mutilak etxera.

 

Armak nahi ditu probatu,

mutilak etxera.

Horixe baitauka amarru,

mutilak etxera.

 

Beharbada ez nabil zuzen,

mutilak etxera.

Jarraituko dut kantatzen,

mutilak etxera.

 

Aitortuko dizuet ere,

mutilak etxera.

Ez naiz bakezale batere,

mutilak etxera.

 

Hona armaz sartzen badira,

mutilak etxera.

Armaz egingo diet tira,

mutilak etxera.

 

Are bonbaz baldin badatoz,

mutilak etxera.

Napalm eta helikopteroz,

mutilak etxera.

 

Jeneralaren iruzurra:

mutilak etxera.

Haren arma ez da ziurra,

mutilak etxera.

 

Defentsak behar du zuhurra,

mutilak etxera.

Haien sua ez da ziurra,

mutilak etxera.

 

Eskoletan, liburuetan,

mutilak etxera.

Arau globalen ikasketa,

mutilak etxera.

 

Maite baduzu Osaba Sam,

mutilak etxera.

Babes itzazu, utzi Vietnam,

mutilak etxera.

 

MUTILAK ETXERA
Pete Seeger

Bring Them Home, 1966
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014