Lur honen gainean
Mahmud Darwish

Idatz&Mintz, 70
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2021

 

LUR HONEN GAINEAN

 

Lur honen gainean bada bizitzeko arrazoirik: apirilaren aiko-maikoak,

egunsentiko ogiaren usaina, gizonen gaineko emakume baten iritziak,

Eskiloren idatziak, maitasunaren hasiera, harriaren gaineko belarra,

txirularen hari baten aurreko ama zutituak,

eta oroitzapenek inbaditzaileei sorrarazten dieten beldurra.

 

Lur honen gainean bada bizitzeko arrazoirik: iraileko hondar egunak,

berrogei urte eginda, lore-lorean dagoen emakumea,

kartzelako eguzki-ordua, izaki-multzoa imitatzen duten hodeiak,

herri baten gorazarrea heriotzari irribarrez aurre egiten diotenei,

eta kantuek tiranoei sorrarazten dieten beldurra.

 

Lur honen gainean bada bizitzeko arrazoirik:

lur honen gainean gure lurraren andrea dago,

hasiera guztien ama eta amaiera guztien ama.

Palestina zuen izena. Palestina du oraindik izena.

Andrea:

nire dama zaitudalako, nik badut bizitzeko arrazoirik.

 

Lur honen gainean
Mahmud Darwish

Idatz&Mintz, 70
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2021