Guk maite dugu bizitza
Mahmud Darwish

Idatz&Mintz, 70
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2021

 

GUK MAITE DUGU BIZITZA

 

Guk maite dugu bizitza, bertarako bidea aurkitzen badugu.

Martirien artean dantza egin eta bioleten minaretea edo palmondo bat eraikitzen dugu.

Guk maite dugu bizitza, bertarako bidea aurkitzen badugu.

Zetarrari hari bat ebasten diogu, zerua eraiki eta exodo hau hesitzeko.

Lorategiko atea irekitzen dugu, jasmina kaleetara irten dadin goiz eder batean iduri.

Guk maite dugu bizitza, bertarako bidea aurkitzen badugu.

Non ere gauden, bizkor edertzen diren landareak hazi, eta uztan hildakoak biltzen ditugu.

Eta urrunaren kolorea jotzen dugu txirularekin, eta irrintzi bat marrazten dugu bideko hautsetan.

Gure izenak idazten ditugu harririk harri. Oi, oinaztua, argi emaiozu gauari!

Guk maite dugu bizitza, bertarako bidea aurkitzen badugu.

 

Guk maite dugu bizitza
Mahmud Darwish

Idatz&Mintz, 70
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2021