Espetxea
Mahmud Darwish

Idatz&Mintz, 70
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2021

 

ESPETXEA

 

Aldatu da nire etxeko helbidea,

Aldatu dira nire otorduak,

nire tabako errazioa;

arroparen kolorea aldatu zait,

aurpegia, itxura…

eta ilargia ere

—hemen hain maite duguna—

inoiz baino handi eta eztiagoa da.

Lurraren usaina: lurrina,

naturaren zaporea: azukrea.

Nire etxe zaharreko terrazan egonda

izar berri bat

begietan josiko balitzait bezala.

 

Espetxea
Mahmud Darwish

Idatz&Mintz, 70
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2021