Neskak garai geldiarazietan
[zatiak]
Tamara Kamenszain

Chicas en tiempos suspendidos, 2021
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2022

 

 

11.

 

36 urtez haren bila jardun ostean

azkenean Estela de Carlottoren biloba agertu zelarik

Maiatzaren Plazako Amonak elkartea fundatu zuenak

bazituen harrezkero aurkituak

bereak ez ziren 100etik gora biloba.

Baina kasu horretan ere

poesia moduan hasi zena

azkar jiratuko zen nobela aldera

zeren eta betiko gorrotatzaileak

Ignacioren ustekabeko agerpenaren aurrean

beren fake new pozoitsuak inarrostera ilki baitziren

esanez inpostore bat zela

Estelaren bilobarena egitearren

dirua jasotakoa.

Eta hala ere eta hala ere Estelak

amarruari ezentzun eginik soilik esan zuen:

“Berak bilatu ninduen. Gure artean beti esaten genuena bete zen: bilobak dira gure bila abiatzen direnak”.

Estelak gaur egun 90 urte ditu eta bera ere ez da kutsatuko.

Hain ezaguna izaki inongo erizainik ez da atrebituko

amonaren telebista-kategoriaz menosten.

Berak, erreala denaren benazko poetisak,

hitzari jira-buelta hain berebizikoa eman zion

ezen melengakeria eta alarmismoa urtu egin baitziren

arrisku talde

egiazko baten agerpenaren aurrean.

Euren bizitzak ere arriskuan jarriz

Maiatzaren Plazan etxe hartu zuten andreak

lehenago edo beranduago bilobak haien bila

abiatuko zirela jakitun.

 

 

 

11.

Cuando después de buscarlo durante 36 años / apareció por fin el nieto de Estela de Carlotto / ella que había fundado Abuelas de Plaza de Mayo / ya tenía encontrados en su haber / más de 100 nietos ajenos. / Pero en este caso también / lo que empezó como poesía / iba a virar rápidamente hacia la novela / porque los odiadores de siempre / ante la aparición inesperada de Ignacio / salieron a blandir sus venenosas fake news / diciendo que se trataba de un impostor / al que se le había pagado / para hacerse pasar por nieto de Estela. / Y sin embargo y sin embargo ella / sin inmutarse ante la chicana solo dijo: / “Él me buscó. Se cumplió lo que siempre decíamos entre nosotras: son los nietos los que nos van a buscar”. / Estela tiene hoy 90 años y tampoco se va a contagiar. / Es tan conocida que ninguna enfermera se atrevería a reducirla / a la categoría televisiva de abuela. / Ella, auténtica poetisa de lo real, / le dio a la palabra un giro tan extraordinario / que lo meloso y lo alarmista quedaron disueltos / ante la aparición de un verdadero / grupo de riesgo. / Mujeres que arriesgando sus propias vidas / se domiciliaron en la Plaza de Mayo / sabiendo que tarde o temprano sus nietes / las irían a buscar.

 

 

Neskak garai geldiarazietan
[zatiak]
Tamara Kamenszain

Chicas en tiempos suspendidos, 2021
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2022