|
Bai mundu berria
Oharrak
Euskarazko itzulpenari dagokionez bere indar guztia gordetzen dute Huxley-ren hitzok, beraz baliagarri zaizkigu euskaldunoi ere. Ingelesezko testua errespetatua izan da orrialdepeko oharretan, bai eta irakurlearentzat argigarri datekeen beste oharren bat jarri ere. Liburu honen jatorrizko titulua BRAVE NEW WORLD izan da, Shakespeare-ren bertso hauetatik aterata: O wonder! How many goodly creatures are there here! How beauteous mankind is! O brave new world, That has such people in't! (Ekaitza, V, 1.) Gaztelaniazko itzulpenak Un mundo feliz titulua darama, hau da, jatorrizko izenaz bat ere ikustekorik ez duena. Frantsesezkoak, ordea, Le meilleur des mondes, Voltaire-ren Kandido liburuaren esaldi honetatik aterata dago: Tout est pour le mieux dans le meilleur des mondes possibles. Duda gabe, Huxleyk frantses ediziorako hitzaurrean dioenarekin adosago dagoenik ezin uka. Euskaraz, ingelesez zuzen zuzenik itzuliz gero, Mundu berri eta bikain edo eta Mundu berri eta bizkor litzateke, baina egilearen asmoari hobeki iritzirik eta hari jarraikiz, Bai mundu berria jarri diogu, Iparragirreren kanta ezagunaren esaldi hau nobelaren pertsonaia printzipalarekiko ezin hobeki doalakoan. Ongi ala gaizki obratu dugun erabakitzea irakurlearen eskuetan uzten dugu.
LUR editorialak
Bai mundu berria |