BARATZEAK
Joan Vinyoli

euskaratzailea: Aritz Galarraga
armiarma.eus, 2014

 

Jaso ditu laborariak,

eskuekin hazta eginez,

lehenik, kontu handiz, ez daitezen alferrikaldu,

geroxeago, etxolan, irinarekin,

su txikian frijituko dituen alberjiniak.

                                                             O baratzeko

iluna udako gau umel

sargoria gerturatzen den

unean, eta igarotzen dira bikote

suharrak, beti ez dakitenak

nola egin ahal izango duten plazera ehizatzeko

mahastietan.

                       Baina dena ez da egosten

sabelpean, dena ez da

eromenezko gozotasun likinarekiko

bulkada saihestezina.

                                    Hitz egin dezagun, orain, eserita

erlojuaren plaza zabalean. Kanpai

hots gorriak erortzen dira.

                                       Ura erretenean.

Denboraren jarioa.

 

BARATZEAK
Joan Vinyoli

euskaratzailea: Aritz Galarraga
armiarma.eus, 2014