FAMILIA ERRETRATUA Jaurti uztaia gora gero burutik behera sartzeko, une berean egin jauzi lorategiaren etorbidera ematen duen sarrerako eskailera mailatik; begira lorategiko hartxintxarra, adreiluak egiteko makina dagoen glizina biribilgunea, «oso eroriko txarra» duen pikondoa; gogoratu txinpantze ikaragarria, amorruz betea, burdinazko kaiola handiko barra lodiei helduta, begiak gorri, «Los Tilos» dorreko bisitaria; itxi begiak eta… trena pasatzen zen handik, ikatz bizia utziz bidean. Gero entzuten genuen txistukada triste-tristea, urrun, ordokian; esaten genuen: «Madrilerako espresa da». Aita, duela urte erdi hila, ametsetan etortzen zen, markoztatua, zehatz erretratu bat bezala. Ama, esango nuke zela lila, zurbila eta altua eta dominatzailea; miserere koliko batek hil zigun amona.
Ezin dut esan zoriontsu ginenik, ez, baina arreba eta biok jolasak pentsatzen, irudikatzen genituen:
Jaurti uztaia gora gero burutik behera sartzeko, une berean egin jauzi lorategiaren etorbidera ematen duen sarrerako eskailera mailatik; begira lorategiko hartxintxarra, itxi begiak eta hegan egin.
FAMILIA ERRETRATUA |