ERREPIKAPENA
Joan Vinyoli

euskaratzailea: Aritz Galarraga
armiarma.eus, 2014

 

Oroitzapenak dena dira eta etenik gabeko

errepikapena:

                  itzultzea askotan

leku berera urteen oihartzuna

entzutera, bilatzera

agian aspaldian bertan zegoela uste genuen

harri bat, eta jada ez dago ahotsik

ez harririk.

             Egitea, alabaina,

bizitza modu bat da.

                           Sirenek jo dute

portuan. Ez, orain oroitzen ditut.

Ez, asmatzen ditut.

Ez du ezerk jotzen.

Eta ez balitz orain sufritzen

dutenengatik

dena ondo dago.

                       Egun berri bateko

goizaldean gaude jada.

                               Piztu dut

argia gaua bukatu baita

baina beste gau bat hasten.

 

ERREPIKAPENA
Joan Vinyoli

euskaratzailea: Aritz Galarraga
armiarma.eus, 2014