GAUA ETA EGUNA
Joan Vinyoli

euskaratzailea: Aritz Galarraga
armiarma.eus, 2014

 

Jaisten gara loaren ur

sakonetara memoriaren arrainekin

trafikatzera

                  ahalik eta

gertuen,

             ez ahots abisalek

erantzuten dizutelako,

                                ez eta ur beltzaren

mugimenduek ere, hotsandiko, auskalo

zer sekretutan aberats.

                                   Gau estrainioak…

Goiztiriak gero:

                       egunaren labanak

zulatzen ditu kontraleihoak, sartzen da, leun,

argi korronte fina,

                          hegan egiten dute

maindire zuri-zuriek, hegazti handiek, hori

erreko lasto-meten gainean pausatzeko,

                                                              erretena

orroka amiltzen da ur-jauzian,

irentsia.

                          Garia hedatzen da

zerumugaraino.

                           Zoratu dira zaldiak.

 

GAUA ETA EGUNA
Joan Vinyoli

euskaratzailea: Aritz Galarraga
armiarma.eus, 2014