GEZURRAK
Karlis Verdins

Meli
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

“Non zeunden?” galdetu eta gezurra esan nuen. ”Gezurti, zure sudurra hazten ari da,” egin zidan errieta, “Txarra da gezurrak esatea”. Negar egin nuen, damutu egin nintzen eta promes egin, abilagoa izango nintzela gezurretan hemendik aurrera.

“Non zaude?” galdetu zidan. Oso sinesgarri erantzun nion, nire gezurra geldiro neurtuz, entonazioan atentzio zorrotza jarriz. “Ondo, ondo,” mugitu zuen bere burua sinesgogor. Ostean, afari mokadua zerbitzatu eta gure begiak telebistan finkatu ziren.  Lortu nuen, sinistu ninduen!

Perfekzioa lortu nuen egunetik egunera, gezur txiki eta ondorio gabeekin esperimentatu nuen, beraz, behar balitz, gezur handiagoetarako prest nengoen. Sasoi hartan, gau erdian esnatzen nintzenean ere, arrainak patatengatik gezurtatu ahal nituen, ginebra tonikagatik, bihotza buruagatik. Baina bazen holakorik estimatzen ez zuenik.

“Non zeunden?” galdetu eta gezurra esan nion berriz. Sudurra hazi, masailak gorritu eta begiak errudun jaitsi ziren. “ Ze lotsa,” errieta izan zen. “Nirekiko hain iritzi txarra duzu, hain ezdeusa naiz zuretzat, halako gezur zahar, sinesgaitz eta gaizki prestatuak esateko?!”

“Haserre zaude nirekin ezta?” galdetu zidan zotinka. “ Ez, gezurra zen”. “Ez guztiz. Errez ikasten da. Baina orain izan zaitez atsegina eta esadazu egia. Horrelako soinuak erakargarri eta hutsak, arriskutsu eta zirraragarriak izan behar dira. Inoiz edo behin onar dezakegu ginebra trago txiki bat egunerokotasunaren botila erdi hustutik. Gure bizitzaren marealdi baxuetan, arrain txiki bat urertzean.”

 

GEZURRAK
Karlis Verdins

Meli
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015