ZALDIZKOA
Karlis Verdins

Raideris
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Hirian ibili nahiko nuke asteme baten gainean, jendeak kaleak palmera adarrekin apaindu eta bere arropa zabaldu ostean. Zurtoinik gabeko loreek ere balioko lukete, lilien salbuespenarekin, krisantemo eta bitxiloreek tristatu egiten nautelako.

Tenplura iritsi nahiko nuke, Mercedes Benz S class edo gutxienez Audi A8 batean. Musketa ñabardura duen olio garestiekin nire burua igurzten utziko nieke.

Mirakuluak egin ditzaket, %120 dedikazioa duen pertsonek baino gehiago, biak pilare berri eta zaharrak: “Neska esnatzea”, ”Piku-arbola madarikatzea”, “Mutil lo-ibiltaria sendatzea”.

Horrela nire laguntzaileak jesarrarazi, eta bildots eta kalizako edari apur bat partekatu ahalko nuke beraiekin. Soilik gogoan izan behar dut batzuk beganoak direna. Eta hamabietako bati gauean niregana etorri eta musu ematen utziko diot.

 

ZALDIZKOA
Karlis Verdins

Raideris
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015