ESKUA
Karlis Verdins

Roka
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Egunen batean nire eskua, esku askea izango da.

Nire burua eusten dut eskuetako hats koskorrekin, nire gorputza aurrera eramanez nire beso luzeekin, hilabeteetan izan dudan pausuera tentetuenarekin. Nire besoa, beste simioek egin ezin duten eragiketak egitera ohitua dago. Gauean jaikitzen da, bere esku ahur zuria disdiratzen.

Egunen batean norbaitek nire esku luzatuari helduko dio.

Beste norbaiten eskuari eusten ni, animaliarik eta sozialena, guztiz tente mantenduko naiz. Denborarekin gehitzen doaz elkar laguntza eta kooperaziorako aukerak, nire eskuak babesten eta eusten ikasi du, bestearen eskutik datorren laztanaren erdian orratzaren edo basaren igurtzia ulertzen. Garatu gabeko eztarria, geldi baina seguru modulazio batean bilakatu da, ahoko nire organoek gradualki bata bestearen ostean artikulatutako zaratak ekoizten ikasi dute.

Negoziazioaren bidetik, dena oso azkar gertatzen da.

Orain lorpen berriak ditugu aurretik; sua erabiltzea, animaliak etxekotzea, adimena eta materia desberdintzen dituzten hauen gainetik garaipena aldarrikatzea, natura eta gizabanakoa, haragia eta arima.

Eta naturak, gure garaipen guztien mendekua hartuko du.

 

ESKUA
Karlis Verdins

Roka
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015