ZENTRALFIELDHOF-EKO MUNSTROA
Karlis Verdins

Zentralfriedhof Münster
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Lehoi txiki hegodun bat daukat hilobi gainean, bere erpeak liburu gainean dituelarik. Eta liburuan latinez idatzitako zerbait. “Seme-alaba zoroak,” esan diot Urikari, “Zer zizelkatu digute hor?” “Ez dut ideiarik, Herwig,” esan du, “Pater Nosterra belauniko errezitatu nuelako gainditu nuen latina, ez besterik.”

“Agian, ondoko hilobikoek erantzun ahal dizute,” esan dut. “Lasai,” erantzun dit maiteak, ”Alemanera ere ez dute hitz egiten eta”. “Pena bat da,” esan dut, “Eta zerbait ederra badio?” “Zertarako behar duzu hildako hizkuntza bat?” dio Ulrikak bestaldera jiratuz. “Ez duzu oroitu ere egiten eta, ikasi zenuen frantses apurra. Horrek benetan lagundu ahalko zizun zure hurrengo bizitzan”. “Je t´aime, je t´aime,” Nire pelbisean hazka egin dut haserre. “Ez da nahikoa,” paisaia eder bat utzi dit bistan eta lokartu egin da. Eta ostean, bakea denbora luze baterako.

 

ZENTRALFIELDHOF-EKO MUNSTROA
Karlis Verdins

Zentralfriedhof Münster
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015