[Gabon, maiteño!...] Gabon, maiteño! Zure osaba eta izekoak gara, zure gurasoak bisitatzera etorri gara, mozkortu eta burla egitera, hitz eta pitz aritzera gau osoan musika inozoa dantzatu ahala.
Laster oheratzeko ordua izango duzu lokartzen saiatu behar duzu, garrasiak eta hautsitako kristal hotsa entzunez. Urteetan, gure gauak zer esana emango dute.
Eta goiza datorrenean, jaiki egingo zara zure lagun apart eta erakargarriak ondoan dituzula banaezin bizitza eta heriotzean. Udaberrian korrika eginen duzu parke hutsean zehar orbela oinpean zarataka duzula. Geu gara. Zoaz korrika maiteño, zoaz!
[Gabon, maiteño!...] |