UDABERRIA PARDAUVAGAN
Karlis Verdins

Pavasaris Pārdaugavā
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Neska gaztea herriko plazan lentzeria umel lurrindua zintzilikatzen ari da, putzu gardenetan xaboia kendu eta gero. Goizetan garbi dabil, behe-laino eta lurrun artean.

Ilunabarrean, ezkaratz estuan dagoen harraskara bueltatuko da, lurrundutako leihoen ostera. Etxe zaharrari, ustel eta heze usaina dario, lorategiko lore-hazietatik gorantz su batetik kea dator, neska kiribilduko du gauean eta xuxurlatuko dio: “ Zure adatsaren ostean kulunkatu nahiko nuke”.

“Ez, ez, ez dut zure kiratsik nahi! Garbi eta airosa, atera behar naiz bihar” murmurikatu zuen bere lozorroan. Hilda ez balego bezala, bere hezurrak lurrean hauts eginda eta horma artean lurperatuta ez baleude bezala. Eta bere negarrak bizitza esnatu zuen gauean, behe-lainoa eta kea, ilunpea bizi dutenak.

 

UDABERRIA PARDAUVAGAN
Karlis Verdins

Pavasaris Pārdaugavā
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015