TELEBISTAK
Karlis Verdins

Televizors
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Gurina urtzen, barraskiloak saltsan jartzen, patatak txikitzen ari dira. O, labe bat bagenu dena gainerretzeko!

Abesti itsaskorrak eta asteko hit-ak ari dira telebistan emititzen. O, piano bat bageneuka hotel honetako logelan, zerbait joko genuke bizilagunentzat dagoeneko.

Odola ari du bizar-xafla honetatik, gorpu bat lurrean. Oh, hau bedeinkapena armairuko aiztoak kamutsak eta edalontziak plastikozkoak izatea.

O, kutxazain automatiko bakar bat balego, kazetariek kritikatu eta susmopean dagoen banku horretatik dirua aterako genuke, telebistan iragartzen duten errutina iraultzailea erosteko! Biharamuneko ajea guregandik aldentzen ote doan pentsatu beharko genuke.

Baina ez dago banku, ez dendarik; herri honetan nire telefonoak ez daki pizza bat eskatzen, nire eramangarriak huts egiten du internet bilatzean. Une honetan film bat ari dira botatzen telebistan, non musukatzen eta esku bat praka artetik sartzen ari diren. Badakigu hurrengoan zer egin, itxi gortinak eta eman niri urrutiko kontrola.

 

TELEBISTAK
Karlis Verdins

Televizors
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015