LOTARA NOA
Alfonsina Storni

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 58
2015

 

Lorezko haginak, ihintzezko kofia

belarrezko eskuak, zuk, inude fin horrek,

aton iezazkidazu lurrezko izarak

eta goroldio jorratuzko edredoia.

Lotara noa, inude nirea, eratzan nazazu.

Jar iezadazu argiontzi bat oheburuan;

konstelazio bat; gogoko duzuna;

denak dira onak; jaits ezazu apur bat.

Laga nazazu bakarrik: kimuak ernetzen dantzuzu...

zerutar oin batek goitik kulunkatzen zaitu

eta txori batek neurri batzuk jotzen dizkizu

ahantz dezazun... Eskerrik asko. Ai, enkargu bat:

deitzen badu telefonoz berriro,

esaiozu ez ekiteko, alde egin dudala...

 

LOTARA NOA
Alfonsina Storni

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 58
2015