NI ITSAS HONDOAN Itsas hondoan kristalezko etxe bat dago. Madreporen etorbide batera ematen du. Urrezko arrain handi bat bostetan agurtzera etortzen zait. Koralezko lore sorta gorri bat ekartzen dit. Itsasoa baino ohe urdinxeago batean lo egiten dut. Olagarro bat keinuka ari zait kristalaren atzetik. Inguratzen nauen baso berdean —din-don... din-dan— nakar itsas koloreko sirenak kulunkan eta kantuan ari dira. Eta nire buru gainean sutan dira, ilunabarrean, itsasoaren erpin laztuak.
NI ITSAS HONDOAN |