GIZON TTIKIA Gizon ttikia, gizon ttikia, askatu heure kirrixkileta, hegaz egin nahi dik eta**. Neu nauk kirrixkileta, gizon ttikia, utzidak jauzi egiten. Hire kaiolan egon ninduan, gizon ttikia, kaiola ematen didaan gizon ttiki hori. Ttikia zioat ez bainauk ulertzen ezta ulertuko ere.
Neuk ere ez haut ulertzen, baina bitartean ireki iezadak kaiola, alde egin nahi diat eta; gizon ttikia, maitatu hindudan ordu erdi, ez iezadak gehiago eska.
GIZON TTIKIA |