BAKARDADETAN Gizon bat jazarria da, familia oso bat, erakunde bat, herri bat. Egoeraren erantzulea ez da diruzalekeria, baizik eta merkatari baten salneurriak, joko-arauen inposaketaz. Enpresariak, polizia joko-arauen inposaketaz. Horregatik gizon hori, herri hori, familia hori, erakunde hori, jazarria sentitzen da. Areago, elkarri jazartzen hasten dira, elkarri salaketak egiten, gaizki esanaka, eta elkarrekin, aldi berean, ameskeria bila abiatzen dira, neketsuak baina egingarriak eta zilegizkoak ahaztuta; itxaropen nekeza baztertuta. Orduan familia osoa, herri osoa, jazarpenaren maila gorenera sartzen da: paranoia, jazarritako historiko eta kulturalen bilakaera sotil hori. Eta hauxe duzu garaitutako herrien historia familia galduena, erakunde inutilena, gizon bakartiena, haizerik gabe itzaltzen den sugarra, amodiorik gabe dabiltzan aireak amodioaren memoriaren gainean ximeltzen diren amodioak edo bere uste ustelak.
BAKARDADETAN |