CHE GUEVARARI POEMA Ez dago baretasunik, isiltasuna baizik. nehork ez du ahotsa goratu, zalantzatan egonik ere zeren eta zinez arraroa egiten zaigu Che inguratu izana nehork ez du deus sinesten, euriak jarraitzen duen arren
eta ilusioak berreskuratzen dira
egunkaria erosi eta bustitzen ari naizelarik argazki horiek ikusi ditut jainko maitia, begi zabal-zabal horiekin etorkizuna urratzen eta irribarre moduko hori, eta ahoa sendo baina aho hila. Eta nik pentsatzen dut Che gisa horretan hil bada, gu-geuk, belaunaldi bereko gizon-emakumeak, gisa txar berean ere bukatuko dugula garaituta edo tiro zital bat atzetik hartuta eta begiak zabal-zabalik katuen gisa begiratu ahal izateko gauaren sakonean bortizkeria betean onartzen dugun mundu bakarrerako lehen urratsak.
CHE GUEVARARI POEMA |