AMAIERA ETA HASIERA
Paco Urondo

Fin y principio
Beste aldetik, 1967
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz-69, 2019
armiarma.eus, 2020

 

Tristuraren zaratetan nago,

galbidearen tauletan,

zorigaiztoko garai madarikatu honen airean;

zirimiri kriminal eta lohia.

 

Abenturatan, hildakoaren

kexan eta bizien izuan eta eriondokoen

hatsean.

 

Aldarri nahasian nago, zoriontasunetik

eta faxismotik eta ahanzturatik kanpo, aditu gabe

itxialdia eta urruntzea,

errukia onartu gabe, edo alaitasuna

edo ontasuna edo eroriaren mina ezagutu gabe.

 

Etsipenik sentitu gabe, itxaropena amorruz

sufritzen, neure erara bizitzen.

 

AMAIERA ETA HASIERA
Paco Urondo

Fin y principio
Beste aldetik, 1967
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz-69, 2019
armiarma.eus, 2020