ZAILA DA EMAKUME HORI MAITATZEN Zintzoa da, lotan delarik; bere gorputzaren beroa beirazko sastakai bat da ametsak gainditzen dituena.
Isilik delarik, zintzoa da eta bere ahotsa aieru ahantzi arriskutsua isiltasuna urratzen duena.
Oihuka edo negarka delarik edo kexaka edo olgetan edo unatua delarik, ezerk ez dit eragozten ahal nire min alai hau nire ametsak eta nire bakardadea pozoitzen dituena.
Horregatik zaila da berarengan pentsatzen, bere aurpegi goxoan; bertan behera uzten zaila; horregatik erretenitzea koldarkeria bat da eta bera uztea joatea, ikaragarrizko krudelkeria. Batzuetan, hau guztiau hausnartzen dudalarik, ez dakit zer egin berarekin, patu argitsu honekin.
ZAILA DA EMAKUME HORI MAITATZEN |