ARGENTINA Herri honetan larrutan egiten da ordu orotan lasaitasunaren orduan eta arriskuaren orduan larrutan egiten da nor bere emaztearekin eta baita besteen emazteekin ere senideekin adin askotariko taldetan gizonak gizonekin emakumeak emakumeekin larrutan egiten dute ahal duten moduan herri honetan herri honetan larrutan egiten da alaitasunik gabe norberak ez du maitatzen nahiko lukeen moduan herri honetan triste gaude oso desgrazia bat gertatu zaigu eta orain ez dago sosegurik norarik gabeko bihotzean eta jendea beldur da eta denek nahiko lukete abandonatu eta su-eten baten alde egiten dute aldarri eta ezin dute maitatu amets egin zuten moduan ezta onartu ere beste batzuk etorriko direla gure jauntxotasunik eta gure ezgaitasunik gabe.
ARGENTINA |