EZ NAIZ KEXATZEN AHAL Lagun gutxi batzurekin nago eta beste lagun batzuk urrun egoten dira eta gelditu egin zait aho-sapaiko zapore bat, eskura daukadana, su-arma baten gisa. Zeregin duinetarako baliatuko dut: etsaia garaitzeko —osasun eta zorte on—, eta apal mintzatzeko aukera mehatxugarriez.
Espero dut herrak ez oztopatzea barkamena, behar ditudan adiskidetasunen aire urruna: zorroztasuna ez dadila hildakoen beira bilaka; jakin-minez nago nitaz zer erranen ote duten; hil eta gero; amodioari buruzko zeure bertsioez, arrakastarik gabeko kidetasun hauetaz, zeren eta lagunak izaten dira bizitzaren mugarri, zorte tragiko bat, ez dagoen guztia niri emanez. Behar baino lehen, ene loriaren oinen aurreko arrakala honen ezpain banatan oinak paraturik: agur guztiei, sudurra tapatu eta neure burua uzten dut amildegiak irents nazan.
EZ NAIZ KEXATZEN AHAL |