EGIA ERREALITATE BAKARRA DA Burdin-sarearen beste aldean errealitatea dago, burdin-sarearen alde honetan ere badago errealitatea; irreala den bakarra, burdin-sarea; askatasuna erreala bada ere, ez da jakiten oso ongi bizien munduari dagokion, hildakoen munduari, faltasien edo lorik gabeko gauen munduari, zapalkuntzaren ala ekoizpenaren munduari dagokion. Ametsak amets dira; oroitzapenak, gorputz hura, ardo-baso hori, maitasuna eta maitasun-ahuleziak, jakina, errealitatearen zati ere badira; tiro bat gauean, anaia-arreba hauen kopetan, seme-alaba hauenean, torturatuen min-oihu irreal horiek edozein polizia-etxeko angelus amaigabe eta siniestroan, gure oroimenaren zati ere badira, orainaldian ez izanik ere, errealitatea ere badira. Itxaurazko errealitate bakarra zerua laukitan urratzen duen barroteena, lapur ala burkide preso baten kantu galdua, ahots fusilatua, Patagonian zeharkako hegaldi luzearen hirugarren egunean berpiztua, zeren eta sarraskiak, erredentzioak, errealitateari dagozkio, itxaropena, udako inozentziatiko eta bolboratik berreskuratua: errealitate dira, kuraia eta beldurraren eriondoko garaia bezala, arriskuaren ondoren kostata itzultzen den aire hori, heriotzarantz ala garaipenerantz martxan doan herri baten patua bezala, oztopatzen den herria, bere burua defenditzen eta berea dena, bere errealitatea, berreskuratzen ikasten duen herria. Batzuetan gezurra dirudien arren, gezur bakarra traizioa ere ez da, errealitateari ez dagokion burdin-sare bat baizik.
Villa Devoto-ko espetxean, 1973ko apirilean
EGIA ERREALITATE BAKARRA DA |