ZORIONTSUA ZARA, ADISKIDE? Kolore guztiak loretan erleak eztitan txoriak txioka. Zerua urdin ura xirripetan. Baina barka ezazu, adiskide barka ezazu lana etetea zoriontsua zara?
Mendiak harro goraino iturriek marmar eztia haizeak laztan leuna eta urrunean xirula baten doinua. Baina barka ezazu, adiskide barka ezazu galdetzea urdaila, betea daukazu?
Ilargia eder gaua lurrintsu espiritua bare gorputza lasai. Baina barka ezazu, adiskide barka ezazu berriro galdetzea jaitsi da arrozaren prezioa?
Jaitsi da arrozaren prezioa? Urdaila, betea daukazu? Zoriontsua zara?
ZORIONTSUA ZARA, ADISKIDE? |