HIRIA Elefante zoratu bat bezala dator hirian zehar ezin du izendatu gustatu zaion lorea ezin du burua jaso zerura behatzeko. Noraezeko eta apur bat beldurturik ezin izango du esan zerk nahasi duen hirian, hiri honetan bakea hautsi omen duelako salatuko dutenean. Elefante zoratu bat bezala dator hirian zehar.
HIRIA |