OINEZKO ZAMAKETARIA
Laxmi Prasad Devkota

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

Hogeita bost kiloko zama lepoan

bizkarra ederki makurtua

sei milia maldan gora haize-elurretan

hezur huts

bi errupia adinako bizia gorputzean

mendiari ekiteko.

 

Oihalezko kapa hezea soinean,

arkakusoz betetako

jantzi zarpailak larruaren gainean,

pentsamendu tristeak gogoan.

Zeinen den handi giza-zirriborro hau!

Txioka dabilkio bihotzeko txoria

izerditan eta arnasestuka doala.

 

Mendi hegaleko txabolan ikaran du semea:

goseak dago.

Lorea bezalako emaztea

basoan da asun eta aihen bila.

 

Behean aberats dator

gailur elurtuko heroia

Naturaren konkistatzailea.

Izerdizko perlatan aberats.

 

Goian gauaren tapa

izarrez josia.

Eta gau honetan aberats da logalez ere.

 

OINEZKO ZAMAKETARIA
Laxmi Prasad Devkota

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015