HERRIA ETA HIRIA
Hem Hamal

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

Hiria aberasten bada

nazioa ere aberastuko da

dio hiritarrak.

 

Aurten euririk badugu

herria aberastuko da

dio baserritarrak.

 

Hiritarrak honela

baserritarrari,

autoa bide bazterrean geldituta:

zer moduz aurtengo uzta?

Eta baserritarrak hurbildu

eta honela:

oso ona dator uzta aurten.

Baina, esadazu,

zure autoaren tankea

bete ote liteke gure izerdiaz?

 

HERRIA ETA HIRIA
Hem Hamal

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015