GOIZEKO OTOITZA Zerua jaitsi da eta lurra gorantz dator mendi gailurra jotzeko: ezpainak plazerez gorri dituzte biek barre egiten diotela elkarri. Hara eta hona zabaltzen dira kolore epelak. Kreazioa maitasun galaz jantzi da gu apaingarriz tronpatzeko.
Nire bost ateetan jo du egunsentiko musikak eta naizen kutxa barruko txoria kanta eta kanta ari da.
Heriotza hotza da, baina eguzkia jaki beroa da. Alaia dela bizitza eguzkiak gure gorputza jotzen duenean!
Goizeko lehen otoitzean ari da belarra, lepoa eguzkitara luzaturik. O, Eguzki, loria ezin ederragoa! Distirazko plater handia burua makurtzen dut zure aitzinean.
Irakats iezadazu, Jauna, Heriotzaren lakioak garaitzen.
Zerua jaitsi da eta lurra gorantz dator mendi gailurra jotzeko: ezpainak plazerez gorri dituzte biek barre egiten diotela elkarri. Hara eta hona zabaltzen dira kolore epelak. Kreazioa maitasun galaz jantzi da gu apaingarriz tronpatzeko.
Nire bost ateetan jo du egunsentiko musikak eta naizen kutxa barruko txoria kanta eta kanta ari da.
Heriotza hotza da, baina eguzkia jaki beroa da. Alaia dela bizitza eguzkiak gure gorputza jotzen duenean!
Goizeko lehen otoitzean ari da belarra, lepoa eguzkitara luzaturik. O, Eguzki, loria ezin ederragoa! Distirazko plater handia burua makurtzen dut zure aitzinean.
Irakats iezadazu, Jauna, Heriotzaren lakioak garaitzen. Zerua jaitsi da eta lurra gorantz dator mendi gailurra jotzeko: ezpainak plazerez gorri dituzte biek barre egiten diotela elkarri. Hara eta hona zabaltzen dira kolore epelak. Kreazioa maitasun galaz jantzi da gu apaingarriz tronpatzeko.
Nire bost ateetan jo du egunsentiko musikak eta naizen kutxa barruko txoria kanta eta kanta ari da.
Heriotza hotza da, baina eguzkia jaki beroa da. Alaia dela bizitza eguzkiak gure gorputza jotzen duenean!
Goizeko lehen otoitzean ari da belarra, lepoa eguzkitara luzaturik. O, Eguzki, loria ezin ederragoa! Distirazko plater handia burua makurtzen dut zure aitzinean.
Irakats iezadazu, Jauna, Heriotzaren lakioak garaitzen.
GOIZEKO OTOITZA |