KATMANDU Katmandu ehun mila voltiok sutan jarritako berogailua da zain daude bertan neskato zurtzak beren urrezko gorputzak maitasunaren lakioan lotzeko.
Uso zuriak hegan urdin mugagabean, hiritar guztien begien presondegi. Rani Pokhari, Erreginaren lakua bezain uher datoz ilun kontrabandistak eta salatariak hipokritak eta maiseatzaileak eta denak dira uste huts.
Pepal zuhaitzak, kotoi zuhaitzak, mimosak kalki zuhaitzak eta ipuruak lerrotan haizeak harrotutako biztanle txiro eta zikinak Katmandun ez du hotzak batere atertu Katmandu tranpa bat da.
Ez ote dago hemen beti egarri, zurruta petrolioa duten Toyota gurpildunak besterik? Ez ote dago Nanicha tabernak besterik gizon gazte taldeak egunero hartzeko: Gunjaman eta Ram Bahadur kopeta gorarik datoz gero etxean emaztea jipoituko dute. Toyota pneumatikoen arrasto sakona karriketan ubeldurak emazteen gorputzetan: ikusgarri arruntak nonbait egunero Katmandun.
Epika interesgarri bat da hau, Katmandu maitea istorio gazi-gozoz betea mezu ikaragarrien bertso libreak premien eta beharren kantu amankomuna soldatak —handitzeko zoria prezioak —garestitzeko ohitura galdu-irabazien borroka etengabean: kriseilurako olioa eta azukrea denetik dago hemen.
Katmandu dohakabea denek maitatua, denek iraindua Satyanarayan erritoaren errepikatzaile beti antzinako ipuinak kontari Lilavati eta Kalavati beti karrika berdinetan ibiltzen beti festa berdinak egiten beti jai berdinak gordetzen beti egun berdinak ospatzen etengabean kantari, kakakul txoria bezala Katmandu, Katmandu Katmandu, Katmandu.
KATMANDU |