IHESA
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Harkaitza eta harea eta urik ez

haren urrats zenbatezinek

zerumugaraino bordatu harea.

Ihes zegien, eta inor ez zebilkion atzetik.

Legar xehatu eta itzalia

haizearen harri gorria

aldizkako izotzak zatitua,

haize lehorra eta urik ez.

Ez zegoen urik harentzat

zeinak ura baino ez zuen behar,

ezabatzeko ura

ametsezko ur basa

mundua osatu ezin dezakeen ura.

Eguzki berunkara oinazturik gabea

zerua eta dunak eta urik ez

ur ironikoa irudikerian

ur preziatua izerdian drainatua

eta goienean kirruetako ur eskuraezina.

       Aurkitu zuen putzua eta jaitsi zen,

eskuak murgildu zituen eta ura gorritu egin zen.

Inork ezin izan zuen inoiz gehiago hura edan.

 

IHESA
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017