HARAN ALDERANTZ Furgoiak haran alderantz abiatzen dira, abarren ke berdexka eta mingotsa bertan lotzen da, erle bat, azkena, alferrik ari da azpelarren xerka; lurrak, urez hanpaturik, baratxe urratzen dira. Lanbroa alertzeen artetik jalgitzen da agudo, deitua bailitzan: alferrik jarraitu diot neure haragizko pauso astunaz, laster jaitsiko da berriz euri gisa: amaitu da urtaroa, gure mundu erdia negurantz nabigatzen da. Eta laster gure urtaro guztiak amaituko dira: noiz arte men egingo didate gorputz-atal ontsu hauek? Berandu da bizitzeko eta maitatzeko, zerua barneratzeko eta mundua ulertzeko. Haran alderantz jaisteko garaia da, musuak ilun eta mutu, gure zainketen itzalpean babestera.
HARAN ALDERANTZ |