AHOTSAK
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Ahots mutu betikoak, edo atzokoak, edo itzali berriak;

belarria zolituz gero, oihartzuna jasoko duzu.

Jadanik mintzatzen ez dakienaren ahots erlastuak,

hitz egiten duten eta jadanik esaten ez dakiten ahotsak,

esaten dutela uste duten ahotsak,

esaten duten eta ulertzen ez diren ahotsak:

abesbatzak eta tinbalak gaueko lanean

esanahirik ez duen mezuan esanahi bat eramateko.

Murmur hutsa

isiltasuna ez dela isiltasuna itxuratzeko.

A  vous parle, compaings de galle:

Zuoi diotsuet, parranda lagunoi

ni bezala hitzez mozkortuoi,

ezpata-hitz eta pozoi-hitzez,

giltza- eta mako-hitzez,

gatz-, mozorro- eta nepente-hitzez.

Gu goazen lekua isila da

edo gorra. Bakarti eta gorren linboa da.

Azken txanpa gorrik ibili behar duzu,

azken txanpa bakarrik ibili behar duzu.

 

AHOTSAK
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017