BESTE ASTELEHEN BAT
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

“Nik diot hauek joango direla infernura:

kazetari amerikarrak,

matematika-irakasleak,

senatariak eta sakristauak.

Kontulariak eta botikariak

(denak ez bada, gehienak);

katuak eta bankeroak,

enpresa-zuzendariak,

goizean goiz batere beharrik gabe

jaikitzen direnak.

 

Paradisura doaz, berriz,

bekatariak eta soldaduak,

umeak, noski,

zaldiak eta maiteminduak,

sukaldariak eta tren-langileak,

errusiarrak eta asmatzaileak;

ardo-dastatzaileak;

saltinbankiak eta zapata-garbitzaileak,

goizeko lehen tranbian

bufanda baten azpian aharrausi egiten dutenak”.

 

Minos marmar beldurgarrian ari da

Porta Nuovako megafonoetatik

astelehen goizeko larritasunean

zeina bizi ez duenak ezin duen ulertu.

 

BESTE ASTELEHEN BAT
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017