SHEMÀ Zeuen etxe epeletan lasai bizi zareten horiek, iluntzean itzuli eta janari beroa eta aurpegi amultsuak topatzen dituzuen horiek:
Begira hau gizona ote den, lupetzan lan dagiena bakerik ez duena ogi puska batengatik borrokatzen dena baietz edo ezetz batengatik hiltzen dena. Begira hau emakumea ote den, ilerik gabe eta izenik gabe gogoratzeko indarrik gabe hutsik begiak eta hotzik altzoa neguko igel bat iduri.
Gogoan izan hau gertatu zela: hitz hauek zuen ardurapean uzten ditut. Zizelka itzazue zeuen bihotzetan etxean zaudetela zein kalean zabiltzatela, lokartuta zein esnatuta: behin eta berriro esan zeuen seme-alabei. Edo bestela honda dakizuela etxea, suntsi zaitzatela gaitzak, uka diezazuetela begirada zuon ondorengoek.
SHEMÀ |